XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orduan Eba emakumea bere aurrean ikusi zuanean, Adan'i itz auek erasan zizkion:
Ona emen nere ezurren ezur eta nere aragiaren aragia.
Eta Jaungoikoak beren batasun eta alkartasuna onetsi ta bedeinkatuaz esan zien:
Azi ta auniztu, ugaldu zaitezte, ta bete ezazute lurra.
Onez gañera Eskritura Doneak gogorazten digu beste gertaera pozgarri ta zerutar batean, eskontzaren bidetasuna ta berari zor diogun begirunea.
Tobias gazte onak eta Sara neskatxa zintzoak aingeruaren autamenez alkarrekin eskontzeko erabakia artu ta biak alkarri eskua emanaz batutzera zijoazenean, Sara'ren ama Rakel andre onbidetsuak Jaungoikozko argitasunez, gaur egunean ere eskontzerakoan Eliza Ama Doneak esaten dituan itz gogoangarri auek ixuri zituan berengan:
Eta Jesukristo gure Jaunak eskontza sakramentu izatera jaso zuanetik batasun onek artu zuan aunditasuna adierazteko naiko ditugu Pablo Donea'ren itz auek bakarrik oroiaztea:
Sakramentu au aundia da, Kristo'ri ta Elizari dagokionez diot nik, ordea.
Ona, bada, garbi ikusi eskontzaren bidetasuna ta Jaungoikoak ipiñitako gizalegea dala.
Beraren bidez eskongaiak sakramentu au artzen duten unetik, batuak eta alkartuak gelditzen dira bizitza guztirako ta lotura, batasun au ezin ausi ta azkatu liteke senar-emazteak bizi diran bitartean, ezta Erroma'ko Aita Doneak berak ere ezin ausi ta azkatu lezake kristauen artean legez egin eta osatutako batasun au, Jaungoikoak berak dio, bada, Matheo berrionlariaren bidez:(...).